Tratu txarren aurkako elkartasuna

Ondarroan, 2022ko ekainaren 20an. 

 

Ondarroa BHIko Enplegurako Formaziorako ikasle bati bere bikotekideak tratu txarrak eman dizkio eta Hezkidetza arduradun garen neurrian elkartasuna adierazi nahi diogu, modu publikoan gainera. Horrelako kasuak, biktimak hala nahi izanda, azaleratzea ezinbesteko deritzogu, hori egitean gure helburua den prebentzio-lanetan ari baikara.

 

Genero-indarkeria legeak eta berriagoa den aurtengo martxoaren 3an argitaratutako berdintasun legeak, indarkeria kasuetarako arreta integrala azpimarratzen du behin eta berriz. Arreta integral horretan arreta intituzionalak berebiziko garrantzia du. Gure ikaslearen kasuari erreparatuta horrelako arreta bermatuko duen baliabide falta agerian geratzen da. Zehaztasunetan sartu gabe, legeak tratu txar salaketa baten aurrean eskatzen duen berehalako erantzuna ez da eman, batez ere, biktimak jaso beharreko babes psikologikoari dagokionez.

 

Aurrekoa kontuan izanda elkartasuna agertzeaz gain, bi aspektu salatu nahi ditugu: bata, nola ez, tratu txarra bera, gure gizartean behin eta berriz errepikatzen ari diren egoerak mahai gainean jarri behar dira; bestea, zuzeneko zein bigarren mailako biktimei eman beharreko arreta bermatuko lukeen baliabideen falta ez baitira nahikoak, idatzizko legeak eta asmo onak erakusten dituzten protokoloak.

 

Amaitzeko aldarrikatu nahi dugu hezkidetza-balioak ezinbestekoak direla indarkeria matxistaren prebentzioan aurrera egin ahal izateko.

 

Ondarroa BHIko Hezkidetza arduradunak

 

2021-22 ikasturte bukaera DBHn

IKASTURTE BUKAERA DBHn:

  • Ekainak 20: DBH osoa Gamarrara. 10:00etan irten 17:00etan Ondarrun. Irteerara ez doazenak ikastetxera etorri behar dira.

  • Ekainak 21: azken eskola eguna, 9:00etatik 10:30 arte

  • Ekainak 22: notak publikatzea inikan, arratsaldean

  • Ekainak 23 eta 24: erreklamazio egunak

2022-23 IKASTURTEA: DBHko ORDUTEGI BERRIA

DBH ordutegia / Horario ESO

Astelehena, asteartea, osteguna

DBH ordutegia / Horario ESO

Asteazkena eta ostirala

1. ordua

8:00- 8:55

1. ordua

8:00- 8:55

2. ordua

8:55 -9:50

2. ordua

8:55 -9:50

3. ordua

9:50 – 10:45

3. ordua

9:50 – 10:45

Jolas ordua

10:45 – 11:15

Jolas ordua

10:45 – 11:15

4. ordua

11:15 -12:10

4. ordua

11:15 -12:10

Bazkaria

5. ordua

12:10 – 13:05

5. ordua

13:30 -14:25

6. ordua

13:05 – 14:00

6. ordua

14:25 – 15:20

 

LANBIDE HEZIKETAKO AURREMATRIKULAZIOA 2022-2023 IKASTURTEA

Ondarroa BHI-ko Lanbide Heziketan aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da maiatzaren 9tik 27ra. Animatu eta eman izena!

 

Edozein zalantza argitzeko deitu 944 287 870 zenbakira.

 

Oharra: izena emateko gomendagarria da aldez aurretik Ikasgunea-n alta ematea.

 

 

2021-2022 Ebaluazio Frogak: Erizaintza

ERIZAINTZA 1. MAILA

Ohiko deialdia:

 
  • Maiatzak 26,  KAL (9:00) eta LOT (12:00). Gelak: 161-171.
  • Maiatzak 27, AP (9:00) eta OA (12:00). Gelak: 161-171.
  • Maiatzak 30, EOT (9:00) eta LGH (12:00). Gelak: 161-171.
  • Maiatzak 31, LPO (9:00) eta OEH (12:00). Gelak: 161-171.
 

Ezohiko deialdia:

 
  • Ekainak 9, KAL (9:00) eta  LOT (12:00). Gelak: 161-171.
  • Ekainak 10, AP (9:00) eta OA (12:00). Gelak: 161-171.
  • Ekainak 13, EOT (9:00) eta LGH (12:00). Gelak: 161-171.
  • Ekainak 14, LPO (9:00) eta OEH (12:00). Gelak: 161-171.