Goizeko Izarra STEAM Astean Ondarroa BHI

Mutrikuko Goizeko Izarra ikastetxearen STEAM Astearen barruan, Ondarroa BHIko DBH4ko teknologiako ikasleek 2024-02-20 asteartean parte hartu zuten. Beraien proiektu edo ikas egoerei buruzko azalpenak eman zizkieten eta dronekin ere aritu ziren. Eskerrik asko Ainhoa, Haizea eta LH6ko ikasle guztiei oso gustora aritu ginen beraiekin eta.
 
Youtubeko esteka bat ere luzatu nah dizuegu, zuekin guztiekin konpartitu ahal izateko bertan egindako ekintzak eta sortutako giroa: 
 
 
 
ARGAZKIAK

Batxilergoko ikasleen irteera: Foruako aztarna erromatarrak eta Bilboko Berregin Museoa

Otsailak 8: Batxilergoko Artearen Historia, Latina eta Grekoko ikasleek Foruako aztarna erromatarrak eta ondoren Bilboko Berregin Museoa bisitatu dituzte.

FORUAKO AZTARNA ERROMATARRAK: IRTEERAKO ARGAZKIAK

 

BILBOKO BERREGIN MUSEOA: IRTEERAKO ARGAZKIAK

 

Sare sozialen arriskuen inguruko tailerra

Sare Sozialen arriskuen inguruan, tailerrak antolatu dutuzte IKTko 1.Batx-eko ikasleek 1.DBHkoentzako. Elkarrekin ikasten!

Ondorengo estekan, tailerra martxan zegoen bitartean grabatutako une batzuk nahi dizkizuegu luzatu:

BIDEOA

DBH 1eko ikasleak STEAM jardunaldian

Teknologia eta Digitalizazioaren Hastapenak irakasgaiko ikasleek STEAM jardunaldien lehen saioa izan zuten urtarrilaren 26an. Zientzia eta Teknologiaren garrantziaz eta emakumearen ezinbesteko paperari buruzko hitzaldia izan zuten. Eskerrik asko EHUko irakasleei eman zituzten azalpen zehatzengatik!

 

IKT eta Teknologia eta Ingenieritza irakasgaietako batxilergoko ikasleak Eika kooperatiba bisitatzera joan dira

2024-ko urtarrilaren 12-an IKT eta Teknologia eta Ingeniaritza irakasgaietako batxilergoko ikasleak Eika kooperatiba bisitatzera joan dira. Beraien produktuak eta prozesuen buruzko azalpenak jaso ondoren, lantegia bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. Ikasle guztientzat oso interesgarria izan da eta bereziki, ingeniaritzara bideratuta daudenentzat. Eskerrik asko Eikakoei horren azalpen argi eta adierazgarriak ematearren.