DBH 4ko ikasleak Izarraitz mendigunean

Joan den ostitralean, maiatzak 10, DBH 4. mailako Biologia eta Geologiako ikasleek irteera bat egin zuten Izarraitz mendigunera, bertako ezaugarri biologiko eta bereziki geologikoak bertatik bertara ikusi eta aztertzeko asmoz. Ibilaldia giro ezin hobean gauzatu zen, eguraldia lagun!

DBH 3Cko ikasleak, Heziketa Fisikoko saioan

DBH 3Cko ikasleak, atzo, maiatzak 14, Heziketa Fisikoko saioan kayakak hartu eta buelta polit bat eman zuten.

Eskerrik asko Gotzon, ikasleekin horrelako saio motak egiteagatik! Bikain pasatu zuten denek!!

Ikastetxeko baratza, hasi da fruituak ematen!

Ikastetxeko baratza hasi da bere fruituak ematen.
Zorionak eman nahi dizkiegu DBH 3DC eta 4DC-ko ikasleei beraien lanagatik.
 
 

Lanbide Heziketako deialdi datak

ADI!! Ondoren, Lanbide Heziketako ekaineko deialdi datak atxikituko dira:

ERIZAINTZA:

 

 GIZARTERATZEA:

 

HAUR HEZKUNTZA: 

Lehen sorospenen formazioa

Ikasturte honetan DBH1, DBH3 eta BATX1ko ikasleak "Lehen sorospenen" formazioa jasotzen ari dira Ondarroako Gurutze Gorriaren eskutik.
 
Formazio honetan, larrialdien aurrean  nola jokatu behar duten ikasten ari dira.
 
Hemendik eskerrak nahi dizkiegu eman Ondarroako Gurutze Gorriakoei beraien ezagutzak gure ikasleekin partekatzeagatik.
 
Ziur gaude oso baliagarriak izango zaizkiela beraien bizitzan.