Bigarren batxilergoko ikasleen agurra

Ostiralean, ekainak 14, bigarren batxilergoko ikasleen agurra izan dugu. Ze dotore etorri diren ikasle guztiak!
Eskerrik asko, Karmele eta Maite Lakari hain agur polita antolatzeagatik eta Larraitzi dena apaintzen laguntzeagatik.
Laster arte denoi!!
 

Ikasleek Urdaibai Bird Center-era egin duten irteera

Ekainaren 12an, aniztasun kurrikularreko eta gela egonkorreko ikasle eta irakasleak Urdaibai Bird Center-era joan ziren,  Urdaibaiko padurako hegaztiak ikusi eta beraiei buruz gehiago ikasteko.  

 
Goiz ederra pasatu zuten hegazti artean. Laster arte Urdaibai!

DBH3ko ikasleek Technology irakasgaian prestatutako Escape Room-ak

DBH3ko ikasleek Technology irakasgaian Escape Room-ak prestatu zituzten. Ekainaren 13an, DBH4ko ikasleak, argazkietan agertzen direnak, teknologia gelatik ateratzen saiatu ziren. Hirugarren mailako ikasleek lan bikaina egin zuten, Erik Astoreka irakaslearen gidaritzapean. Zorionak!!
 
Zuekin danokin ekintzaren argazki batzuk partekatu nahi ditugu:
 

Palestinako herriarentzako solidaritatea erakusten egon dira Ondarruko eskoletako ikasleak

Maiatzak 24, ostirala, Zubi Zahar ikastola, Zaldupe eskola eta gure institutuko ikasleen artean giza kate bat egin genuen Palestinako herriari gure solidaritatea erakusteko.

Gure Institutuan, DBH 1etik DBH 4ra bitarteko ikasleek eta Lanbide Heziketako ikasleek hartu zuten parte, Zubi Zahar ikastolan LH 4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, eta Zaldupe eskolan LH 4tik LH 6ra bitarteko ikasleek. 

Ekintzaren bideoa zuekin danokin partekatu nahi dugu, ondorengo estekaren bitartez.

https://drive.google.com/file/d/1Cm8eQIylZMbrdutFeqZJ-PcY6HieboBA/view?usp=sharing

Eskerrik asko denon parte hartzeagatik!

 

1.Batxilergoko ikasleak Ahotsak proiektuan

1.Batxilergoko ikasleek Ahotsak proiektuan kolaboratu zuten grabazioen transkribaketak egiten eta zuekin danokin partekatu nahiko genuke.
 
 
Ikasleek Ondarruko transkribaketez gain, Berritxu, MarkiƱa-Xemein, Zarautz, Andoain, Zumaia eta Berakoak ere aukeratu dituzte (famili kontuak direla eta).
 
Ikasleen transkribaketak online daude dagoeneko, begirada bat bota nahi izatekotan!