DBH4 Teknologiako ikasleak Kautenik-en

2024ko ekainaren 19an, dbh4ko teknologiako ikasleak kautxozko eta plastikozko osagaiak garatzen aditua den Kautenik enpresan egon dira.  Berriatuako plantako atal ezberdinak ikusteaz gain, injekzioko prozesuak aztertzeko aukera izan dute. Eskerrik asko, Lea Artibaiko Ane Gimenezeri ekintza osagarri hau ezinhobeto antolatzeagatik eta Maitane, Iban, Iken eta Juleneri eman diguten azalpen argi eta zehatzengatik eta egin diguten harrera ezin hobeagatik.

Zuekin danokin argazki batzuk nahi ditugu partekatusmiley:

 

Zubikarai Ipuin Rallya

Aurtengo maiatzean izan zen Augustin Zubikarai Ipuin Rallya eta Leire Bilbao eta Ana Urkiza idazleek osatu zuten epaimahaia. 

Gure institutuan, DBH osoan 131 ikaslek izena eman zuten eta ondorengo ikasleak izan ziren sarituak

 

DBH 1. zikloan 

IPUINAREN IZENBURUA

IDAZLEA

Poker-eko kartaren misterioa 

Beñat Urriolabeitia

Lehen “nobel”-a ezintasunarekin

Lur Horta

 

DBH 2. zikloan

IPUINAREN IZENBURUA

IDAZLEA

Los Angeleseko gaua

Leire Ojeda /Eneko Bilbao

Lulu iragarlearen karta-jokoa

Ander Badiola /Aiza Gandarias

Soluzioa

Nerea Laka / Enara Perez

Texas Hold´em amainatua

Olatz Naberan / Alazne Muñoz

Hiru-lau sentimendu

Ane Martinez de luco

 

Gure eskerrik beroenak parte-hartzaile guztiei eta ZORIONAK saria lortu zuten idazle gaztetxoei. Jarraitu irudimenari eragiten eta zuen sorkuntzak gurekin partekatzen. EUTSI GOIARI!

 

Bigarren batxilergoko ikasleen agurra

Ostiralean, ekainak 14, bigarren batxilergoko ikasleen agurra izan dugu. Ze dotore etorri diren ikasle guztiak!
Eskerrik asko, Karmele eta Maite Lakari hain agur polita antolatzeagatik eta Larraitzi dena apaintzen laguntzeagatik.
Laster arte denoi!!
 

Ikasleek Urdaibai Bird Center-era egin duten irteera

Ekainaren 12an, aniztasun kurrikularreko eta gela egonkorreko ikasle eta irakasleak Urdaibai Bird Center-era joan ziren,  Urdaibaiko padurako hegaztiak ikusi eta beraiei buruz gehiago ikasteko.  

 
Goiz ederra pasatu zuten hegazti artean. Laster arte Urdaibai!

DBH3ko ikasleek Technology irakasgaian prestatutako Escape Room-ak

DBH3ko ikasleek Technology irakasgaian Escape Room-ak prestatu zituzten. Ekainaren 13an, DBH4ko ikasleak, argazkietan agertzen direnak, teknologia gelatik ateratzen saiatu ziren. Hirugarren mailako ikasleek lan bikaina egin zuten, Erik Astoreka irakaslearen gidaritzapean. Zorionak!!
 
Zuekin danokin ekintzaren argazki batzuk partekatu nahi ditugu: