Palestinako herriarentzako solidaritatea erakusten egon dira Ondarruko eskoletako ikasleak

Maiatzak 24, ostirala, Zubi Zahar ikastola, Zaldupe eskola eta gure institutuko ikasleen artean giza kate bat egin genuen Palestinako herriari gure solidaritatea erakusteko.

Gure Institutuan, DBH 1etik DBH 4ra bitarteko ikasleek eta Lanbide Heziketako ikasleek hartu zuten parte, Zubi Zahar ikastolan LH 4tik DBH 4ra bitarteko ikasleek, eta Zaldupe eskolan LH 4tik LH 6ra bitarteko ikasleek. 

Ekintzaren bideoa zuekin danokin partekatu nahi dugu, ondorengo estekaren bitartez.

https://drive.google.com/file/d/1Cm8eQIylZMbrdutFeqZJ-PcY6HieboBA/view?usp=sharing

Eskerrik asko denon parte hartzeagatik!

 

1.Batxilergoko ikasleak Ahotsak proiektuan

1.Batxilergoko ikasleek Ahotsak proiektuan kolaboratu zuten grabazioen transkribaketak egiten eta zuekin danokin partekatu nahiko genuke.
 
 
Ikasleek Ondarruko transkribaketez gain, Berritxu, MarkiƱa-Xemein, Zarautz, Andoain, Zumaia eta Berakoak ere aukeratu dituzte (famili kontuak direla eta).
 
Ikasleen transkribaketak online daude dagoeneko, begirada bat bota nahi izatekotan!
 
 
 

Zientzia eta Teknologia asteko 4. edizioa

Gaur, maiatzaren 29an, hasiko den Zientzia eta Teknologia 4. Edizioaren harira idazten dizuegu. Behean dituzuen hitzaldietara gonbidatzen zaituztegu. Youtubeko zuzenean, ordutegi horretan ikusteko aukera izango dituzue edo bestela, grabatuta gelditzen direnez, zuek ahal duzuen edozein momentutan. Horretarako, esteka hauetan klik egin behar duzue:

 

MAIATZAK 29, ASTEAZKENA

 

 

MAIATZAK 30, OSTEGUNA

       (Athletic-eko entrenatzailea)

 

MAIATZAK 31, OSTIRALA

  • 12:10-13:05  Astrotopaketak  Hizlaria: Gorka Buruaga Arteaga (Irakaslea)

Atxikituta 4. Edizio honetako egitaraua bidaltzen dizuegu.

Eskerrik asko zuen laguntza eta arretagaitik!

Zientzia eta Teknologia 4. Edizioa hasteko ekitaldia

Lehen mailako batxilerreko ikasleek ondorengo ikaskuntza egoerak erakusten eta azaltzen aritu dira Zubi Zahar ikastolako DBH1ko ikasleei Zientzia eta Teknologia 4. Edizioai hasiera emateko:

  • Piano eta gitarra
  • Txotxongiloa
  • Camera robot
  • Landareen monitorizazioa
  • Objektuak ekiditzen duen "Hello kitty" robota

Ekitaldia bukatzeko, teknologia eta zientzia uztartzen dituen ur suziri batzuk jaurtitzen aritu gara patioan. Zorionak hain gogotsu eta pozik hartu gaituzten ikasleei eta eskerrik asko guzti hau antolatzen lagundu diguten Esti Urizar, Jon Garramiola eta Oier Lertxundiri.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ASTEA

Laugarren urtez Ondarroa BHIk Zientzia eta Teknologia astea antolatu du. Gonbidatuek, antolatzaileek eta parte hartzaileek ekintza paregabeak prestatu dituzte maiatzaren 29an hasita, maiatzaren 31ra arte. 

Egun bakoitzean zehar, zuzenean jarraitzeko estekak atxikitzen joango gara, denok jarraitu ahal izateko! Aprobetxatu aukera!! Eskerrik asko Zientzia eta Teknologia aste hau posible egin duzuenoi!!