Heziketa Zikloak

Lanbide eremu baten ezaguera tekniko-praktikoak osatutako ikasketa arautuak dira, eta hasiera batean, eskola-adineko ikasleentat zuzenduta dago.

Heziketa ziklo batean sartzeko bi bide daude:

ZUZENEKO SARBIDEA. DBH edo balio bereko ikasketak gaindituak dituenak eska dezake Erdi Mailako Heziketa Ziklo batean sartzea, eta Batxilergoa edo baliokideren bat gainditua duenak Goi Mailako Heziketa Ziklo baterako eskaera egin dezake.

PROBAREN BIDEZKO SARBIDEA. Goiko paragrafoan aipatutako ikasketak gainditu ez dituztenentzat proba bat egiten da, eta GAI ateratzen dutenek eska dezakete tokia Heziketa Zikloan. Proba horiek, eta probara aurkezteko bete behar diren baldintzak, desberdinak dira Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan