Bachillerato

Preparación para la futura educación universitaria o educación superior; por lo tanto, los estudiantes comienzan a tomar decisiones que afectan su futuro.

Es voluntario y dura dos años; generalmente entre las edades de 16 y 18 años. Habrá dos tipos de escuela secundaria:

 

 

 

• Humanidades y ciencias sociales.

• Ciencias.

Giza eta gizarte zientzien batxilergoa

Modalitate honetako oinarrizko gaitasunak goi-mailako ikasketaprofesionaletara eta unibertsitate-mailetako Arte eta Gizarte eta Lege Zientzien adarretara bideratuta daudenak honakoak dira:

a) Sentsibilitate artistikoa eta literarioa garatzea, baita irizpide estetikoa ere, hausnarketa kritikoa eta erantzuteko tresnak erabiliz, kulturako adierazpenak ulertu, horietan parte hartu eta gozatzeko.
b) Hizkuntza klasikoak, literatura- eta arte-obrak eta prozesu eta gertaera historiko garrantzitsuak ulertu eta baloratzea.
c) Gizartearen oinarrizko arazo ekonomikoak identifikatu eta gizartean garrantzi berezia duten fenomenoen azterketan tresna matematikoak aplikatzea.
d) Mundu garaikidearen errealitatea, ideiak eta pentsamenduak, bere aurrekari historikoak eta bilakaeraren faktore nagusiak kritikoki interpretatu eta baloratzea gizarte-ingurunearen garapenean eta hobekuntzan modu solidarioan parte hartzeko.

Zientziak eta Teknologia Batxilergoa

Modalitate honetako oinarrizko gaitasunak goi-mailako ikasketa profesionaletara eta unibertsitate-mailako Zientziak, Osasun Zientziak eta Ingeniaritza eta Arkitektura adarretara bideratuta daudenak honakoak dira:
a) Oinarrizko ezagutza zientifiko eta teknologikoak izatea, galderak modu argi eta zehatzean formulatuz eta erantzun-metodoa aplikatuz arazoak konpondu eta premiak, norberarenak edo taldekoak, gogobetetzea ahalbidetzen duen beharrezko kultura zientifikoa lortzeko.
b) Ikerketaren eta metodo zientifikoen oinarrizko elementuak ulertzea, horiei loturiko prozedurak praktikan jartzea, errealitatearen interpretazio eta esku-hartze onena egiteko tresna matematikoak
erabiltzea, modu kritikoan ezagutzea eta balioestea zientziaren eta teknologiaren ekarpena bizi-baldintzak aldatzeko, eta ingurumenarekiko sentsibilitatea eta errespetua sendotzea.